British Pathé, filme zaharren gordailua dantzaz beteta
British Pathé ikusentzunezkoen konpainia bat. 1890ean sortu zen, eta 1902tik aurrera Londresen ezarrita dago. Historia luzea, eta ondorioz, artxibo zaharrak. Telebistei irudi zaharrak saltzen dizkie eta gordeta daukan materialaren zati bat sarean dauka erakusgarri. Tartean hamaika dantza filme, ederrak, ikusgarriak, harrigarriak. Erosteko dirurik ez daukagu, baina jartzen dituzten muestra batzuk ikusteko aukera daukagu beraien webgunean.
- Durham (Ingalaterra), 1925. Meatzarien dantza Newbiggin taldearekin. Rapper ezpata-dantza bat egiten dute.
- Miranda do Douroko (Portugal) pauliterioak Londresen, 1934.
- Maypole 1914-1918. Zinta-dantza handi bat toki ezezagun batean.
- Nekazarien dantza Parisko kaleetan 1932. urtean.
- Moiseyev Errusiar Dantza Konpainia Nazionala (1950-59)
- Llangollen (Gales) 1953. Nazioarteko Folklore Jaialdiko irudiak dira, 00:56 segunduan euskal dantzari bat agertzen da.
Bideo gehiago hemen:
2013/02/21 13:52
Llangollengo euskal dantzariari Gene Yurreren antza hartu diot.
Mundiala irudien leku hau. Esker mila.
Mundiala irudien leku hau. Esker mila.
2013/02/21 14:36
Juan Antonio Urbeltz-ek ere horixe aipatu du, Gene Yurre izan daitekeela Llangollen-eko bideoan 0:56an ageri den euskal dantzaria. Bestalde, Mikel Goitia konturatu da beste bideo honetan, "48 segundutik aurrera, Andra Mari Eusko Dantzariko dantzariak" agertzen direla eta "Euren artean lehenengoa Kepa Artetxe".
http://www.britishpathe.com/[…]/llangollen
http://www.britishpathe.com/[…]/llangollen
Erantzun
dantzan.com.
Elementu hau lizentzia honekin banatzen da
Creative Commons Lizentzia
Elementuaren zita.
dantzancom. (2012/12/27). British Pathé, filme zaharren gordailua dantzaz beteta. 2013/05/23 dantzan.com-tik ekarria. Webgunea: http://www.dantzan.com/albisteak/british-pathe-dancing.

