Break On Stage 2009

dantzan.com 2009/04/06

Europear Aretoko Breakdance Lehiaketa eta Kale Kulturen Erakustaldia da "Break On Stage" jaialdia. Zortzigarren aldia du jaialdi honek aurtengoan eta Bilboko "La Casilla" kiroldegian eginen dute heldu den maiatzaren 2an.

Europa mailan daude kale kultura adierazpenak erakustea da Break On Stage jaialdiaren helburua. Breakdance lehiaketa eta ikuskizuna izateaz gain, beraz, kale kulturaren erakustaldia ere bada. Europan gisa honetako jaialdi bakarra da eta bertako breakdance talderik onenek parte hartuko dute jaialdian. Horrez gain, kale kultur adierazpen artistiko interesgarriak ere erakustiko dituzte, hala nola, skate, BeatBox (ahoarekin soilik egindako soinuak), MC (rap inprobisatua), Mottion Graffiti (audio, bideo eta graffiti konbinazioa), Popping (mugimendu robotikoak)…

Hauek dira break dance lehiaketan parte hartuko dute taldeak:

  • Azaria (Paris),
  • Fusion Rockers (Madril),
  • Origin-Allz (Espainia),
  • Pockemon (Lyon),
  • Irunbreaks (Euskal Herria),
  • Fantastic Armada (Paris),
  • Ghost Rockz (Zurich)

 

Zer: Break On Stage jaialdia
Noiz
: maiatzaren 2an
Non
: Bilboko "La Casilla" kiroldegian

 

 

Erantzunak

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erabiliko duzun formatuaz ziur ez bazaude, hauta ezazu Testu Arrunta eta idatz ezazu dokumentua normalean egiten duzun bezala.


(Beharrezkoa)
Erantzun galderari:

Zenbat dira 2 gehi 5? (zenbakia jarri)

dantzan.com. Eduki hau lizentzia honen arabera banatzen da: Creative Commons License. Creative Commons License

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak