Bodarin: euskal dantza eta flamenkoaren ezkontza

dantzan.com  2008/05/20

Anaigazteak taldeak prestatu duen Bodarin ikuskizunean euskal dantza eta flamenkoa uztartu dituzte. Christian Larraldek zuzendutako taldearen lan berrian dantza eta musika tradizionalarekin eta tradizio desberdinekin jolastuz sorkuntza berria plazaratu du.

Paris-en jaio da Christian Larralde, eta bertako Euskal Etxean jardun du dantza eta musika tradizionalaren alorrean. 2001ean "Ibilaldi bat" izeneko ikuskizuna sortu zuen Jean Mari Guezala-rekin batera. 2004an "West Ibarre Side Story" ikusgarriaren koreografien prestaketaz arduratu zen, urte berean "Bidean Zehar" ikusgarria zuzendu zuen eta 2005ean Garaztarrak taldearekin hip hop-a eta dantza tradizionalak uztartzen zituen ikuskizuna gidatu zuen.

Patrik Larraldek gidatutako musikari taldeak osatzen du Anaigazteak konpainiaren musika atala. Formazio eta ibilbide luzeko musikaria da Patrik Larralde. Bodarin ikuskizunerako Patrik Larraldek eta Josean San Miguel-ek sortu dituzte doinuak eta honako CD honetan argitaratu dituzte.

Hona hemen ikuskizunaren bideo sorta bat.

"Betti", fandangoa.

 

 Hartza

 

Txiriboda 2

 

 Txiriboda 1

 
 

Ilustrazioa
 

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak