Beethoven-en "Les Creatures" Ballet Biarritzen eskutik

dantzan.com 2009/04/01

Ludwig van Beethovenen "Les Creatures" lanean oinarritutako ikuskizuna plazaratuko du Ballet Biarritzek Donostiako Victoria Eugenia antzokian heldu den apirilaren 4ean eta 5ean. Thierry Malandain-ek zuzendutako balletak obra abstraktoa prestatu du, dantzaren historiako garai ezberdinak erakutsiko dituena, gizakiaren sorreraren mitoa aitzakitzat hartuta.

"Zenbait gau pasatu ziren, zenbait goiz, eta, egun batean, gizona dantzari jaio zen. Bakarrik, bere burua ardatz eginik biraka, besoak hutserantz luze; orduan, emakumea hartu zuen lagun. Elkarrekin dantzan egitea hobea zen, baina laster sentitu zuten irudi berriak osatzeko gogoa. Horretarako, beste izaki batzuk gonbidatu zituzten hartarako. Hala, giza enda ugaldu egin zen.

Denbora iragaitean, dantza barrokoa, erromantikoa eta klasikoa sortu zituzten. Harik eta koreografia libreago baten tentaldiak almea magiko baten beloei putz egin zien arte".

 

Horrela aurkeztu du Ballet Biarritzek heldu den larunbata eta igandean Donostiako Victoria Eugenia antzokian plazaratuko duen "Les Creatures" ikuskizuna. Ludwig van Beethovenen musikan oinarrituz (Die Geschöpfe des Prometheus - Prometeoren kreaturak), eta Thierry Malandain-en koreografiarekin, gizakiaren sorrera eta bere garapena azalduko dute lan honetan.

 

Gai hori aitzakitzat hartuta, dantza barrokoa, klasikoa, erromantikoa eta garaikidearen errepasoa eginen dute "Les Creatures" lan honetan.

 

Zer: "Les Creatures"
Nork
: Ballet Biarritz
Non
: Victoria Eugenia antzokia, Donostia
Noiz
: Apirilak 4 eta 5 (larunbata eta igandea) arratsaldeko 20:00etan.
Sarrerak: 16-30 €

Erantzunak

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erabiliko duzun formatuaz ziur ez bazaude, hauta ezazu Testu Arrunta eta idatz ezazu dokumentua normalean egiten duzun bezala.


(Beharrezkoa)
Erantzun galderari:

Zenbat dira 2 gehi 5? (zenbakia jarri)

dantzan.com. Eduki hau lizentzia honen arabera banatzen da: Creative Commons License. Creative Commons License

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak