Hemen zaude: Hasiera Albisteak Badatoz 2009ko inauteriak

Badatoz 2009ko inauteriak

dantzan.com
2009/01/07 00:00
Gabonak bukatzearekin batera heldu zaigu inauteri garaia. Iragarri bezala, asteburu honetan bertan hasiko dira maskaradak Barkoxen. Ondoren, tantaka-tantaka helduko dira besteak ere. Otsaila bukaera aldera izanen dute une gorena. Esaterako, otsailaren 19a izanen da Ostegun Gizena eta 24a Inaute Asteartea.

2009an honako hauek izanen dira inauterietako data nagusiak:

 

  • Otsailak 19, Ostegun Gizena
  • Otsailak 20, Ostiral Mehea
  • Otsailak 21, Inaute Larunbata edo Zaldunita bezpera
  • Otsailak 22, Inaute Igandea edo Zaldunita
  • Otsailak 23, Astelenita
  • Otsailak 24, Inaute Asteartea edo Asteartita
  • Otsailak 25, Hausterre asteazkena

 

Aurten, beraz, ez datoz iaz bezain goiztiar eta  ez dute Kandelaria edo Santa Ageda egunekin bat eginen. Hartara, 2008an data aldatu zutenetako batzuk aurten berezko datan ospatuko dira, Donostiko Kaldereroak eta Inude eta Artzaiak edo Altsasuko inauteria, kasu.

 

Inauterietako data interesgarri batzuk bildu ditugu segidan. Aurreko urteetako ohituretan oinarritutako egutegia da, normalean betetzen dena. Dena den erne, batzuetan gertatzen baita tokiren batean aldaketak egitea. Beraz, inauteri horietakoren bat ikustera joateko asmotan bazara, komeni da bertara deitu eta ospakizunak konfirmatzea!

 

 

Zubietako joaldunak

Urtarrilak 11, igandea

  • Barkoxe - Maskaradak

Urtarrilak 18, igandea
  • Eskiula - Markaradak

Urtarrilak 24, larunbata
  • Beskoitze - Inauteri dantzak

Urtarrilak 25, igandea
  • Beskoitze - Inauteri dantzak
  • Ezpeize - Maskaradak

Urtarrilak 26, astelehena
  • Zubietako joaldunak Iturenera

Urtarrilak 27, asteartea
  • Iturengo joaldunak Zubietara
Arizkungo inauteriak - mozorroa
Urtarrilak 31, larunbata
  • Beskoitze - Inauteri dantzak

Otsailak 1, igandea.
  • Beskoitze - Inauteri dantzak
  • Urdiñarbe - Maskaradak

Otsailak  7, larunbata
  • Beskoitze - Inauteri dantzak
  • Donostia - Kaldereroak

Otsailak 8, igandea
  • Beskoitze - Inauteri dantzak
  • Donostia - Inude eta Artzaiak
  • Atarratze - Maskaradak
Arizkungo inauteriak - Sagar-dantza
Otsailak 14, larunbata
  • Eibar - Koko-eskea eta Koko-dantzak
  • Beskoitze - Inauteri dantzak (haurrek)
  • Lizartza - Puska biltzea baserrietatik
  • Tolosa - Kaldereroak
  • Arano - Puska-biltzia (goizean) eta Zahagi-dantza (arratsaldean)
  • Asparren - Egina, Ilarduia eta Andoin-en inauteak

Otsailak 15, igandea
  • Irun - Inude eta Artzaiak eta Puska biltzea.
  • Beskoitze - Inauteri dantzak, erreserbako eguna*
  • Lizartza - Dantzariak herriko kaleetan eta plazan
  • Muskildi - Maskaradak

Otsailak 19, Ostegun Gizena
  • Errenteria - Azeri-dantza
  • Eskoriatza - Urdelardero eguna
  • Bera - Haurren Zingar-arrautze eskea eta Inude eta Artzaiak

Otsailak 20, Ostiral Mehea
  • Eibar - Kaldereroak

Otsailak 21, Inaute Larunbata edo Zaldunita bezpera
  • Behobia - Puska biltzeaAretxabaleta txino-dantza
  • Durango - Surrandiak
  • Galdakao - Altsasuko inauteria (Andra Mari Taldea)
  • Bera - Kaldereroak
  • Agoitz - Cascabobos eta Mascaritak
  • Beskoitze - inauteri dantzak, erreserbako eguna*

Otsailak 22, Inaute Igandea edo Zaldunita
  • Abaltzisketa - Txantxoak
  • Amezketa - Talaik (baserriak)
  • Antzuola - Sorgin dantza
  • Aretxabaleta - Txino Dantza
  • Mundaka - Atorrak
  • Markina - Zaragi-dantza
  • Uztaritze - Errobiko Kaskarotak
  • Zalduendo - Markitos
  • Lesaka - Zaku-zaharrak
  • Azpeitia - Elegante eguna
  • Gernika - Marrauen soka-dantza
  • Bera - Inude eta Artzaiak
  • Donibane Lohizune - Kaskarotak

Otsailak 23, Astelenita
  • Amezketa - Talaik (kaleak)Amezketako Talaik 2
  • Lesaka - Fraindarrak arraultze-arraultze eskean
  • Bera - Zingar-arraultze eskea

Otsailak 24, Inaute Asteartea edo Asteartita
  • Altsasu - Momotxorroak   
  • Arizkun - Sagar-dantza
  • Lekeitio - Estudiantina
  • Lantz - Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, txatxoak eta ferratzaileak
  • Unanu - Mamuxarroak
  • Uztaritze - Zanpanzar
  • Kanpezu - Toribio
  • Lesaka - Goitarrak arraultze-arraultze eskean
  • Agoitz - Cascabobos eta Mascaritak
  • Goizueta - Zahagi-dantza
  • Eskoriatza - Kukumarro

 

 

*Eguraldi txarra medio aurreko astebururen batean inauteria ematerik izan ez badute egun hauetako batean emanen dute, horregatik erreserbako eguna.

 

 

Ainhoa
2009/01/12 19:51

Aranoko (Nafarroa) iñauterien berri nahi izanez gero, otsailaren 14ean ospatuko direla jakin ezazue. Gustatuko litzaiguke zuen orrian horren berri jartzea. Goizean "puskak biltzia" eta arratsaldean "zahagi dantza" ospatzen ditugu. Mila esker eta izan ongi!

QTZ
2009/01/12 20:04

Urtero-legez Beasainen Ostadar Dantza Taldeak antolatzen du Iñauteriatako dantzen ikastaroa eta herriko kaleetan zehar ikasitakoa erakusteko parada. Esan behar ikastaro irekia dela eta edonork parte har dezakeela bertan,(dantzaria izan ala ez) Otsaillak 21 izango dira aurten iñauteriak Beasainen.

Millesker!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.