Arabako Dantzari Eguna Agurainen

dantzan.com 2006/06/08

Igandean, ekainaren 11n, ospatuko da Agurainen, Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatutako Arabako Dantzari Eguna. Mila dantzaritik gora espero dituzte Agurainen eta ekitaldi nagusia bi plazatan, aldi berean, egingo da.

Arabako Dantzari Egunaren 29. aldia izango da igandean Agurainen ospatuko dena. Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen jaialdiak dantzariz beteko ditu Aguraingo kaleak, eta dantzari guztiak plaza bakarrean sartzeko arazoen aurrean, bi plazatan arituko dira aldi berean.

Eguerdiko 12.30etan abiatuko da Arabako Dantzari Eguna eta ekitaldi nagusia 13.00tean izango da, Aguraingo Santa Maria eta San Juan plazetan egingo baitira dantza emanaldiak. Ondoren, herri bazkaria egingo dute dantzari eta zale guztiek, eta erromeriarekin osatuko da eguna.

Agurainen ospatuko den Dantzari Egunarekin lotuta, bitxia da Aguraingo Udalak guraso bati emandako erantzuna. Dantzarien jantziak egiteko diru-laguntza eskatu diote Udalari Aguraingo dantza taldekoek eta udalak erantzun die kiroletarako ez dagoela diru-laguntzarik. Beraz, Aguraingo Udalarentzat dantza kirola dela ondoriozta daiteke.

Erantzunak

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erabiliko duzun formatuaz ziur ez bazaude, hauta ezazu Testu Arrunta eta idatz ezazu dokumentua normalean egiten duzun bezala.


(Beharrezkoa)
Erantzun galderari:

Zenbat dira 2 gehi 5? (zenbakia jarri)

dantzan.com. Eduki hau lizentzia honen arabera banatzen da: Creative Commons License. Creative Commons License

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak