Andre Madalen musika banda militar baten eskutik

dantzan.com 2008/11/04

Inoiz dantzatu duzu fandango bat banda militar batek jota? La Platan ospatu berri den Euskal Asteak horretarako eta gehiagorako eman du. Argentinako beste muturretatik iritsitako dantzariei harrera egiten La Platako militarren musika banda zegoen, dantzariak iritsi eta "Andre Madalen" jo zien bandak, eta dantzariek dantzatu, noski!

Euskal Astea edo Semana Nacional Vasca 2008 ospatu berri da La Platan. Dantzariak izan ohi dira jaialdi horietako protagonista nagusietakoak eta antzokian egindako emanaldien argazkiak bildu dituzte Euskalkultura.com-en eta Euskosaren. Bitxia ordea dantzariei egindako ongietorria La Platako banda militarraren eskutik.

 

Dantzan ageri direnak Ibai´ko Izar Euskal Etxeko dantzariak dira. Concordian, Entre Rios-en dago Euskal Etxe hori eta hona Euskal Astearen aurretik, beren herriko beste jaialdi batean eskaini zuten emanaldia:

 

Euskal Astean hango eta hemengo euskal-argentinarrak bildu eta elkarrekin dantza egiteko aukera guztiak aprobetxatzen dituzte. Euskalkultura.com-ek dantza jaialdi bukaeran antolatu zen erromeriaren irudiak jaso ditu.

 

Erantzunak

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erabiliko duzun formatuaz ziur ez bazaude, hauta ezazu Testu Arrunta eta idatz ezazu dokumentua normalean egiten duzun bezala.


(Beharrezkoa)
Erantzun galderari:

Zenbat dira 2 gehi 5? (zenbakia jarri)

dantzan.com. Eduki hau lizentzia honen arabera banatzen da: Creative Commons License. Creative Commons License

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak