Alurr Dantza Taldea Berastegin

Alurr Dantza Taldea 2009/08/07

Alurr Dantza Taldeak Berastegin (Gipuzkoa) emanaldia egingo du abuztuaren 9an (igandea), gaueko 22:30ean. 50 dantzari inguru. Halaber, herriko mutil taldetxo batek ere dantzatuko du, eta sorpresa bat prestatu dugu haiekin. Ikuskizuna ordubete ingurukoa izango da. Berastegirako bereziki prestatu dugu.

Egingo ditugun dantzak eta koreografiak hauek dira: Gipuzkoano batzuk (horietako Gipuzkoano bat gurekin aritzen den Jagoba Astiasaran musikariak konposatua), Eider Epeldek sortutako koreografiak, Fandangoa, Agurra (Berastegiko Izaro Saizarrek kantatuko du, duela 3 urteko Euskal Kantu Txapelketako irabazleak), Mutil dantzak (Berastegiko Txistulariek lagunduta), Mahai dantza, Banako Zaharra, Arin-arina, Makil jokoa, Xuletino tradizionala eta beste hainbat.

 

 

Erantzunak

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erabiliko duzun formatuaz ziur ez bazaude, hauta ezazu Testu Arrunta eta idatz ezazu dokumentua normalean egiten duzun bezala.


(Beharrezkoa)
Erantzun galderari:

Zenbat dira 2 gehi 5? (zenbakia jarri)

dantzan.com. Eduki hau lizentzia honen arabera banatzen da: Creative Commons License. Creative Commons License

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak