Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ahari taldearen Euskal inauterien erakusketa hara eta hona dabil

Ahari taldearen Euskal inauterien erakusketa hara eta hona dabil

dantzan.com 2010/01/21

Ahari Kultur Taldeak urteak daramatzak euskal inauterien inguruko lanak sustatzen. Erakusketa bat prest du eta erakusketa hori Bizkaian eta Nafarroan erakutsiko da asteotan. Elorrion aste honetan ireki da erakusketa eta Portugalete eta Mutiloa bisitatuko ditu gero.

Lantz, Altsasu, Ituren-Zubieta, Arizkun eta beste hainbat euskal inauteriren berri jasotzen du Ahari taldearen "Euskal Ihauteria" erakusketak. Inauteri bakoitzeko mozorroak eta bestelako tresnak biltzen dira.

Horra Euskal Ihauteria erakusketa ikusteko izango diren aukerak datozen asteotan:

  • ELORRIO Iturri Kultur Etxea urtarrilaren 18-30 9:00etatik 22:00etara
  • PORTUGALETE Santa Clara Kultur Zentroa otsailaren 1-21 11:00-13:30 / 17:00-21:00
  • ARANGUREN ARANA Mutiloako Kultur Etxea martxoaren 1etik 30era

 

Erantzunak

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak