Agoizko dantzariek irabazi dute ETBko egutegiaren lehiaketa
Asteburuan eskaini da "Urteko egutegia" ETB2ko saioaren azken programa eta Agoizko dantzariek irabazi dute lehiaketa. Dirua Euskal Dantzarien Biltzarrari emateko eskuratu nahi uzten, hain zuzen ere Dantzari Egun bat Agoitzen antolatu ahal izateko eskuratu nahi zuten saria eta lehen helburua bete dute.
Azafata eta suhiltzaile talde bat izan dute aurkari nagusi Agoizko dantzariek "Urteko egutegia" lehiaketaren sailkapenean. Tradizioa eta modernitatea argazki oso koloretsuetan uztartu izana azpimarratu du epai-mahaiak.
Argazkiak egiteko Ekai herrira jo zuten. Lucho Renfijo argazkilari peruarrak egin zizkien argazkiak. Luzaideko dantzak, Gipuzkoako zinta-dantza edo Cortes-ko makil-dantzak egiteko jantziekin erdi jantzita erdi biluzik ageri dira argazkietan.


Erantzunak
oso azkar, ez ?
Oso azkar "zumbatu " dute saioa, ez?
aupa agoitzeko dantzari taldea