Dokumentuaren akzioak
Sektorearekin Topaketak
DANZA-T, Dantzaren Langileen sareak antolatzen duen jardunaldia, plataforma hau osatzen duten dantza profesionalen elkarteekin elkarlanean.
SEKTOREAREKIN TOPAKETAK izenburua duen proiektua, hiriburu desberdinetan ospatuko da (Madril, Valentzia, Granada, Bilbo...) topaketen helburua, dantzari ororen ibilaldian funtsezko diren gaien ezagupenak sortu eta partekatzea izango da. Plataformak egindako ikerketa batzuk aurkeztuko dira eta tokiko egoera aztertuko da.
Goizeko saioa 9.30 tan. Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako Gradu Aretoan Elcano Kalea, 21, 48009 Bilbo.
1. Hitzaldia: Sektorean eta entsegurako zoladuren arriskuen aurkako prebentzioa: Dantzariaren bizitzan, lesioen prebentzioan, dantzarentzako zoladuren garrantzia, auto-zaintzea..., Azken bi urteetan egindako ikerketa soziologikoaren aurkezpen laburra.
2. Hitzaldia: Transizio profesionalak eta prestakuntza profesionala: Honako gaiak jorratuko dira: Dantzari batek eszenatokiak uzten dituenean dituen egiteko berriak; prestakuntza profesionalak eta titulu profesionalak onartzea lortzearen garrantzia transizio profesional zuzena lortzeko.
3. Hitzaldia: EAEn dantza sektorearen profesionalentzako formakuntza beharren azterketa eta aurkitzea: ADDE eta AIC enpresak egindako diagnostikoa aurkeztuko da. Dantza profesionalen formakuntzan dauden beharrei buruzko diagnosi bat egin da dauden diziplina desberdinetan (klasikoa, tradizionala, garaikidea,...), hauetatik abiatu eta sektorearentzako formakuntza plan bat zirriborratu, ekintza eta formakuntza ibilbide tipo batzuekin, perfil profesional desberdinak (interpretatzaileak, koreografoak, kudeatzaileak, irakasleak,...) konpetentzi teknikoak garatzen lagunduko dutenak.
Hitzorduen informazioa
Noiz
2013/03/16
09:30 - 23:59
09:30 - 23:59
Non
Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako Gradu Aretoan Elcano Kalea, 21, 48009 Bilbo.
Dokumentuaren akzioak
dantzan.com.
Elementu hau lizentzia honekin banatzen da
Creative Commons Lizentzia
Elementuaren zita.
adde. (2013/03/05). Sektorearekin Topaketak. 2013/05/22 dantzan.com-tik ekarria. Webgunea: http://www.dantzan.com/agenda/sektorearekin-topaketak.

