Agenda
Kukai: Komunikazio Inkomunikazioa
2013/03/21 20:00 - 23:59 — Donostia, Victoria Eugenia antzokiaIkuskizun honetan, hitzetara ekarri nahi dugu hitz bihurtzerik ez dagoena. Edo sentigaitz dena sentitu nahi dugu, edo imajinatu ezin dena imajinatu. Agertokia pertsona desberdinek elkarrekin topo egiteko eta bat ez etortzeko leku bat da; hizkuntza desberdinak erabiltzen dituzte. Egote-Izate, horretarako; hitza, mugimendua, begirada, kantua, tresna bat edo bi, dantza-pauso batzuk, isiltasuna, gertatzen ari den guztia behatzea. Eta egitasmo hori, berriz ere, Mikel Laboak irakatsi zigun zerbaitetatik sortzen da: espazio ireki batean jolas egitetik, non ideia eta bizipen desberdinek baitute lekua. Komunikazioa-inkomunikazioa lanean bezala, han galdu nahi dugu arakatzen hasteko. Ez da omenaldi bat, jolasean jarraitzea da, berarekin ikasi genuen jolas batean. Egileak: Mireia Gabilondo, Jon Maya Zuzendaritza: Mireia Gabilondo Koreografia: Jon Maya Koreografo gonbidatua: Jone San Martin Musika: Mikel Laboa Argiztapena: Xabier Lozano Jantziak: Ana Turrillas Irudiak: Acrónica produkzioak Audio diseinua: Xabier Erkizia Interpreteak: Aitor Beltran, Miren Gaztañaga, Miren Gaztañaga, Eneko Gil, Helena Golab, Ibon Huarte, Alain Maya, Urko Mitxelena, Iñaki Telleria, Nerea Vesga. Kolaborazioa bereziak: Israel Galván, Kepa Artetxe. http://vimeo.com/60548496
Krego-Martin: Spaceko zarama
2013/03/21 10:00 - 23:59 — Donostia, Lugaritz kultur etxeaDonostiako dFERIA jaialdiaren XIX. edizioaren barruan, Martin Krego Danza konpainiak "Basura Space" dantza ikuskizuna aurkezten du.
Daniel Abreu: Cabeza
2013/03/21 13:00 - 23:59 — Donostia, GazteszenaDonostiako dFERIA jaialdiaren XIX. edizioaren barruan, Daniel Abreu konpainiak "Cabeza" dantza ikuskizuna aurkezten du.

